Mikel Ibarzabal construccion de Erraldoi eta buruhandiak

Amets eta fantasiazko munduen sortzaile

Nola egiten da lan

Enkarguz eraikitzen da eta tailerretik irteten diren lanak bakarrak eta esklusiboak dira. Artisau lana da. Dena eskuz egiten da, betiere eskuzko erreminta txikiak erabiliz.

Lehenengo pausoa bezeroaren ideia ongi ulertzea da. Behin ideia argi dagoenean eraiki behar den lanari buruz dokumentatu beharra dago. Kontuan hartuko dira forma, kolorea, estiloa, transmititu nahi den mezua … Bozetoak egiten dira marrazkian edo bolumenean eta aurrekontuarekin batera aurkezten dira. Adostasun batera iritsiz gero, lana eraikitzen da.

Artisau bakoitzak norbere estiloa eta mundua ikusteko begirada propioa dauka. Honela kalitatezko materialak egoki erabiliz eta eraikitze prozesu formal bat aplikatuz lan egiten da. Oinarri on batekin hasitako lanak, ongi bukatzen dira.

Gune desberdinez osaturiko tailerra. Modelatzeko eta moldeak egiteko gunea, margotzeko kabina, almazena, bulegoa eta erdialdean zabalera handiko espazio huts bat tamaina handiko figurak eta dekoratuak egiteko aukera ematen duena. Industria aldean kokatuta dago eta horrek gremio ezberdinekin lan egiteko aukera ematen du.

Amets eta fantasiazko munduen sortzaile.

Ilusioz, exigentziaz eta onena emanaz lan egiten dut.

  • nolalan01
  • nolalan02
  • nolalan03
  • nolalan04
  • nolalan06
  • nolalan07
  • nolalan08
  • nolalan09


reparacion de muñecos y gigantes